2018an Baratze Parke Sareko baratze parkeetako bideo lehiaketa antolatu dugu. Izan ere, bada garaia baratze parkeetako erabiltzaileek eta elkarteek egiten duten lana ikusarazi, balioan jarri eta saritzeko!

Saria: 12 lagunentzako otordua irabaziko du Kutxa Ekogunearen filosofiarekin bat egiten duen Donostiako MISURA jatetxean.

Izena eman eta bideoa baratzeparkea@ekogunea.eus helbidera bidaltzeko epea 2018ko uztailaren 25etik irailaren 9ra egongo da zabalik (egun horiek barne)

Deskargatu eta bete jarraian dagoen dokumentua parte hartzeko:

Bideo lehiaketaren oinarriak + Datuak Babesteko Legea

 

Ikusi adibide gisa, 2018ko udan TOLOSAKO BARATZE PARKEAN burutu berri duten lana eta sortu zuen bideo propioa!

*Sakatu irudiaren gainean bideoa ikusteko

Partekatu