SEINALETIKA

  • Konpostagunetako panelak
  • Beste seinaleak

 

KONPOSTAGUNETAKO PANELAK

Sareko Baratze Parketan sortzen diren hondar begetalak jaso eta auzolanean konposta bihurtzen ditugu, gero lursailak ongarriztatzeko erabiltzen duguna.

Konposta egin ahal izateko oso garrantzitsua da hondar begetalak behar den tokian, lurrik gabe eta ondo zatituta botatzea. Hau baratzekide guztiei egoki adierazteko bi panel mota prestatu ditugu: bat, hondarrak botatzeko gune ondoan jartzekoa, eta bigarrena, konposta umotzeko erabiltzen den gunetan jartzeko.

Bi panelak PROTEC enpresak egindakoak izango lirateke, HPL-an (oso material iraunkorra) eta bertan jartzeko lanak berriz KIMUBAT enpresak egin zitzakeen.

 

Zure Baratze Parkeko konpostagunetan panelak jartzea interesa baduzue, informazio gehiago jaso dezakezue korreo bat bidaltzen baduzue helbide honetara: zerbitzuak@ekogunea.eus

Informazio gehiago eskatzeko

Harremanetan jarri

Partekatu