PARTZELA PRESTATZEKO LAGUNTZA BEHAR DUZU?

Gure baratzea zaintzeak onura pila eskaintzen digu, baina lan gogorra ere bada, eta zenbaitetan menperatu ezinik ere bagabiltza.

Lurra prestatzea da esfortzu gehien eskatzen duen lana, hau da, agortutako landareak kentzea eta lurra 15-20 cm-ko sakoneran goxo-goxo landuta uztea, kultibo berriak landatu ahal izateko.

Zerbitzuaren baldintzak:

  • Zerbitzu hau emateko Baratze Parke bereko 3 partzelen eskaerak jaso beharko dira gutxienez.
  • Lursailaren jabearekin adostuko da epe bat lanak egiteko.
  • Lana egin aurretik, lursailaren jabeak sokak eta lanak oztopatu dezaketen beste elementu guztiak  kendu beharko ditu.
  • Jabeak partzelan utzitako landare guztiak moztu/kenduko dira lana egiterako orduan.
  • Zerbitzu honetatik kanpo daude bankalen prestaketa eta harriak jasotzea.

Prezioak lan eta lursailaren azaleraren araberakoak dira:

Partzelen azalera

(m2)

Partzelaren egoera

Egingo diren lanak

Prezioa

30-40

Garbia dago, belar eta landarerik gabe

  • Lurra landu.

32 €

30-40

 

Belar eta landareak daude

  • Belar eta landareak moztu.
  • Lurra landu.

51 €

40-60

Garbia dago, belar eta landarerik gabe

  • Lurra landu.

57 €

40-60

Belar eta landareak daude

  • Belar eta landareak moztu.
  • Lurra landu.

79 €

Prezio hauei BEZ-a erantsiko zaie (%21)

Zerbitzua kontratatzeko

Zerbitzu hau urteko edozein unetan kontratatu daiteke, mezu  bat bidaliz helbide honetara: bpszerbitzuak@ekogunea.eus

Informazio gehiago eskatzeko

Harremanetan jarri

Partekatu