LURRAREN EMANKORTASUNA MANTENTZEAREN GARRANTZIA

Nekazaritza ekologikoarentzat baliabide garrantzitsuena lurra da. Horregatik gu, baratzezaleak garenok, lurra zaintzeko eta babesteko erantzukizuna dugu eta ondorioz, egoki ongarriztatu eta erabili beharko genituzke lurrak. Ez bakarrik uzta ederrak jaso ahal izateko, etorkizunean beste batzuk ere lur biziez eta osasuntsuez baliatzen jarraitu daitezen. Honela, herritarrentzako balorezko errekurtso bat izaten  jarraituko dute Baratze Parkeek.

Abelur-en laguntzarekin, parke guztietako lurren analisia egiten du Kutxa Ekoguneak, bi urtetik behin, eta horien emaitzak eta nekazaritza ekologikoak finkatutako arauak kontutan edukita, Baratze Parke bakoitzari dagokion lur emankortasuna mantentzeko gomendio teknikoak ezartzen ditu.

Zerbitzu hau eskatzeko mezu bat bidali ezazu helbide honetara: bpszerbitzuak@ekogunea.eus

Partekatu