INGURUKO LANDARETZAREN GARBIKETARAKO LAGUNTZA BEHAR?

Baratze Parkeak badira gure lursailetako barazkien bizitokia, baita beste landare askorenak ere. Izan ere, partzelen inguruan, parkeko mugetan, bideetan edo bide bazterretan sortzen dira basalandareak, tarteka moztea eta txukuntzea eskatzen dutenak, gailentzea ez  badugu nahi.

Zuen Baratze Parkeko gune berdeak ez badira txukun mantentzen, inguruko landaretzaren garbiketa zerbitzua kontratatu ditzakezue.

Inguruko landaretzaren garbiketarako laguntza behar? Zerbitzu hau eskuratu dezakezue. Hona hemen zerbitzu honek eskaintzen duena eta ez duena:

Inguruko landaretzaren garbiketa.
Zein lan egingo dira? Nola?
Prezioa (BEZ barne)
  • Zerbitzua kontratatzen duenarekin adostuko dira garbitu beharreko eremuak eta egingo diren lan zehatzak.
  • Baratze Parkeko inguruko belarrak eta landaretza moztu eta jasotzeko lanak egingo dira.
Aurrekontua aurkeztuko zaio eskatzaileari

Zerbitzua kontratatzeko

Zerbitzu hau urteko edozein unetan kontratatu daiteke, mezu bat bidaliz helbide honetara: bpszerbitzuak@ekogunea.eus

Informazio gehiago eskatzeko

Harremanetan jarri

Partekatu