HONDAR BEGETALAK TXIKITZEKO LAGUNTZA BEHAR?

Gure baratzetako hondar begetalekin konposta egitea da Sareko Baratze Parke guztietako helburutako bat, hondarrak ongarria bihurtzea eta berriz ere lurrera itzultzea, gure landareak indartu ahal izateko. Hondar begetalen zikloa bertan ixtea alegia.

Hondarrak ondo txikituta egotea eskatzen du konpostatze-lanak, eta zenbaitetan hondarrak pilatzen doaz aurretik txikitu gabe. Arazo hau baduzue zuen Baratze Parkean hondar begetalen trituratze-lanak kontratatu ditzakezue.

Hondar begetalak txikitzeko laguntza behar? Zerbitzu hau eskuratu dezakezue. Hona hemen zerbitzu honek eskaintzen duena eta ez duena:

  • Baratze Parke osoari ematen den zerbitzua da hau.
  • Zerbitzua eman aurretik hondakinen sailkapena egina egon beharko du (hondakin berdea eta hondakin lehorra banatuta) eta LURRIK GABE.
  • Zerbitzu hau emateko orduan, elkartekideen laguntza beharko da (elkartearekin adostu beharrekoa). Horretarako, baratzekideen Elkartearekin adostuko da egun eta ordu bat lanak egiteko.
  • Pilatutako hondakin begetalak birrinduko dira, konpostaketa prozesua egin ahal izateko.

Zerbitzuaren prezioa: lanorduak fakturatuko dira, 46 €/ordua + BEZ.

Zerbitzua kontratatzeko

Zerbitzu hau urteko edozein unetan kontratatu daiteke, mezu bat bidaliz helbide honetara: bpszerbitzuak@ekogunea.eus

Informazio gehiago eskatzeko

Harremanetan jarri

Partekatu