FURGOBARATZA DATOR!

Udaberrian gure baratzeak landarez betetzen ditugu, eguraldia goxatzen den ahala, ereiten eta landatzen hasten baikara. Ziklo berria hasten da, eta furgobaratza ere bisitan etortzen zaigu baratzera. Baratzeak pil-pilean dauden garaietan, Furgobaratzak hileko bisita bat egiten du Sareko Baratze Parketara: aholkuak ematen dizkigu, sortzen dizkigun arazoei erantzuten digu, ditugun zalantzak argitzen dizkigu edo praktika egokiak ere proposatzen dizkigu.

Gainera, zenbaitetan, tailer praktiko eta dinamikoa batekin etortzen zaigu, sasoiari lotutako gai bat jorratuz (“Garai nagusirako baratza prestatu” tailerra udaberri hasieran adibidez). Furgobaratza guztientzako doako zerbitzua da.

Furgobaratza guztientzako doako zerbitzua da.

ETA FURGOBARATZA NIRE BARATZEAN NOIZ?

Informazio gehiago eskatzeko

Harremanetan jarri

Partekatu