ERANTZUN ZIBILEKO ASEGURUA

Sareko baratzetako jardueren arriskuak aseguratzeko interesa azaldu dute behin eta berriz Baratze Parke Sareko erabiltzaile, elkarte eta udalek. Honen ondorioz, Kutxa Ekoguneak eskaera hau betetzeko laguntzailea aurkezten dizue: ZIHURKO, Correduría de Seguros, S.A.U.

Baratze Parke Sareko ezaugarriak aztertu ondoren, ZIHURKO, Correduría de Seguros, S.A.U.-ek Erantzukizun Zibileko asegurua eskaintzen die Baratze Parketako erabiltzaileen Elkarteei, baratzekide batek besteri eragindako kalteen aurrean erantzungo lukeena  (“bestea” izan daiteke Elkartekoa ez den norbait, baita Elkarteko kidea dena ere).

Irakurri Erantzukizun Zibileko aseguruaren baldintzak

Elkarteak asegurua kontratatzeko interesa badu, edo informazio gehiago jaso nahi baduzu, korreo bat bidali ezazu helbide honetara: bpszerbitzuak@ekogunea.eus

Informazio gehiago eskatzeko

Harremanetan jarri

Partekatu