Euskal Herriko Hazien Sareak Kutxa Fundaziorekin sinatu duen hitzarmenari esker, Baratze Parke Sareko Baratze Parke desberdinetan Tokiko Hazien ugalketa, bilketa eta kontserbazioari buruzko 2 orduko tailerra DOAN egiteko eskaintza egin digu Euskal Herriko Hazien Sareak.

Ekoguneko Baratze Parkean egin da Baratze Parke Sareko lehen tailerra urriaren 10ean eta oso arrakastatsua izan da.

Tailer eskaintza kopurua mugatua da eta beraz, zuen Baratze Parkean tailerra egiteko eskaera egiteko, gutxieneko 6 laguneko taldea osatu eta jarri zaitezte lehen bai lehen zuzenean harremanetan Diego Mendozarekin ondorengo telefono zenbakira deituta: 695783656

Partekatu