Bidali iezaguzu korreo bat honako helbidera eta informatuko zaituztegu: baratzeparkea@ekogunea.eus

Bai, baina partzelaren titularra izango da beti erantzukizuna edukiko duena Udal, Ekogunea eta Baratze Parkeko erabiltzaileen Elkartearen aurrean.

Urtean zehar  “Baratzazaintza ekologikoaren oinarriak”  ikastaroa errepikatzen dugu, bai Ekogunean, bai  Baratze Parke berriak zabaltzen diren herrietan. Ikastaroa orain egin nahi baduzu:

Bai, egin dezake. Bi aukera daude:

  • Sareko baratzekideek pasa diezaiokete “Baratzazaintza ekologikoaren oinarriak”  ikastaroa doan egiteko eskubidea, beraien ordezko norbaiti.
  • Bestela ere, edonork parte hartu dezake ikastaroan matrikula ordainduz gero.

Baratze Parketan burutzen diren ekimen eta aktibitateen berri ematen da baratzekide guztiei asteroko Sareko boletinean. Jaso nahi baduzu, mezu bat bidali iezaguzu helbide honetara: baratzeparkea@ekogunea.eus

Aukera ugari dituzu (kosturik gabe zuretzako):

  • Zure Baratze Parkera Furgobaratzaren bisita egunean, teknikoari galdetu ahal diozu: aholkuak emango dizkizu, soluzioak proposatu  eta zure zalantzak argituko dizkizu ere. Begiratu ezazu zure Baratze Parkera Furgobaratzak egingo dituen bisiten egutegia.
  • Informazio teknikoa, eguneratua, eta gure zonaldera egokitua topatuko duzu ere, Baratzezaintza atalean.
  • Baratze Eskolan ere zalantza askori erantzuna ematen zaio. Sartu Baratze Eskolaren atalean

Blasenean (http://www.blasenea.com/), Karebelekon (http://www.karabeleko.org/), furgobaratzak ere hurbiltzen ditu Baratze Parketara egiten dituen bisitetan, zenbait Garden-Center-etan, baita Nekazal kooperatiba gehienetan ere.

Erreminta amankomunaren egoera Baratze Parkeko erabiltzaile guztien ardura da. Erremintak konpontzeko taldetxo bat antolatu eta martxan jartzea komeni da. Taldean parte hartu nahi duzu?

Baratzekide guztien ardura da erreminta berrien erosketa ere. Erreminten inguruan, Baratze Parke Sareak proposatzen dizue Bellotaren deskontuaz baliatzea, hemen sakatuta.

Zure Baratze Parkeko kide batzuk dira konposta egiten dutenak hondar begetalekin, guztien onurarako. Zuk ere parte hartu nahi duzu konpost-taldean? Hala bada, zure Elkartekoekin harremanetan jarri.

Lursailetan urtero bota behar den ongarri kopurua zure Baratze Parkeko  “Lurraren emankortasuna mantentzeko gomendio teknikoak” dokumentuan zehazten da: web-eko dokumentuaren helbidea  txertatu

Bertan zehazten diren ongarriztatze dosiak nekazaritza ekologikoak finkatutako arauak kontutan edukita kalkulatu dira. Gomendatutako dosiak baino gehiago erabiliz gero, inguruko lurrak eta urak kutsatu daitezke, baratzeko landareak kaltetu eta izurriak eta gaitzak gehiagotu. Guzti horregatik, dosiak errespetatzea gomendatzen da.

+ Irakurri gehiago

Lurra material batekin edo bestekin estaltzen dugunean, belarren hazkuntza moteltzea lortzen dugu, beste abantailen artean. Baina baratzezaintza ekologikoa egiten dugunek, ez genuke plastikoa edo beste material ez-organikorik erabili behar lurra estaltzeko. 

Horren ordez, lastoa, hosto lehorra edo beste material organikoak erabili daitezke lur-estalki bezala, ura eta airea lurrean sartzea bermatzen baitute hauek, lurreko mikroorganismoen bizitza errespetatuz.

Ez, lursailak txikiak dira, eta landare altuak eta iraunkorrak jarriz gero, itzala egingo diote auzokoei.

Bai. Edozein arrazoirengatik lursaila utzi behar baduzu, zure herriko Udalari abisua pasa behar diozu (edo Ekoguneari, Ekoguneko baratzekidea bazara), baita zure Baratze Parkeko erabiltzaileen Elkarteari ere.