Bacillus thuringiensis bakteria edo  Bt-a makila eta flagelo (eranskin mugikor mota baten) itxura du bere gainazal osoan. Lurzoruan azaltzen den bakteria honek erreprodukzio-sasoian intsektuentzat toxikoa den proteina-kristal bat sortzen du, eta hauek, nahi gabe jaten dituzte gainazal desberdinetan arrastaka ibili ondoren.

Ekintza-mekaniskoa erraza da; intsektuek hosto edo fruituetan zabalduta dauden kristalak jaten dituzte larba diren bitartean eta kristal hauek erdiko estera iristen eta urin gastrikoen eraginez disolbatzen dira. Horrela, toxina aktiboa sortzen da eta esteetako zelulen mintzetan eragiten du digestio-aparatuan desoreka sortuz. Ondoren, beherakoa eta gonbitoak eragiten dituzte eta deshidratazio larriagatik hiltzen dira.Produktu plagizida gehienekin gertatzen den bezala, intsektuengan erresistentzia sortzeko arriskuakeraginkortasuna galdu arazi dezake.

Hasieran uste zen intsektuak ez zirela  Bt-ra egokituko eta beti eraginkorra izango zelaren uste osoz «plagiziden miragarri» bezala ezagutzen zen. Hala ere,  Bt-aren erabilera jarraituak erresistenteak ziren intsektuak sortu zituen. Lehengo aldiz   azaldu zen intsektu erresistentea diamante-sitsa izan zen.  Hori dela eta, nekazaritza ekologikoan borroka biologikorako produktuak ez dira inongo panazea: nahiz eta jatorri ekologikoa izan, eta ohiko produktuak baino gogortasun gutxiagokoak izan, kaltegarriak dira.

Erabiltzeko modua. Bt-a bezalako plagizida biologiko bat erabiltzearen abantaila bere espezifikotasuna da. Baina, Bt-ak baditu bere desabantailak ere: haizeak eta urak bere eraginkortasun biologikoa nabarmen murrizten dute, izurriak laborea erabili aurretik erasotu behar du; beraz, beti sortzen da kalteren bat eta landarearen barrua zulatzen duten intsektuek bere eraginpetik ihes egin dezakete.

Eraginkortasuna handitzeko aplikazioa larben hasierako garapen fasean egitea aholkatzen da. Bestalde, goizeko lehen orduetan edo arratsaldeko azken orduetan egitea ere gomendagarria da, bere degradazioa handia baita argi ultramorearen eraginpean.

Partekatu