Kobrea lehenengo zibilizazioen sorrera eta garapenaren funtsezko bultzatzailea izan da. Munduko kobrerik gehiena sulfuro mineraletatik  (halanola kalkozita, kobelita, kalkopirita, bornita eta enargita) lortzen da. Kobrea da zuraren, oihalen, soken eta arrantzurako soken usteltzeari aurre egiteko gehien erabiltzen den gaia. Nekazaritzan, berriz, herdoila (mildiu) izenez ezagutzen den onddo bati aurre egiteko erabiltzen da, tomateari eta patatari eragiten baitio onddo horrek.

Bere ezaugarrien artean azpimarratzekoa da onddoei eta bakterioei aurre egiteko eragina, jarduera-eremu zabala eta iraupen ona. Kobrearen arazoetako bat da lurraren axal aldean gelditzen dela, eta ia ez dela mugitzen.

Nekazaritza ekologikoan baimendutako formatoak hauek dira: Hidroxido kuprikoa, kobre-oxikloruroa, kobre-sulfato tribasikoa, oxido kuprosoa eta kobre-oktanoatoa.

Hainbat kobre mota elkartzen dituzten formulazioak ere badira, eta sufrearekin elkartzen dutenak ere bai.

Azpimarratu beharra dago kobrea erabiltzeak bere aplikaziorako agertzen dituen mugak, egindako dosifikazioak ezin baitira 6 kilo hektarea bakoitzeko eta urteko baino handiagoak izan (5 urteko erabilera batean egin daiteke batez bestekoa, eta horrela, urteren batean kopuru horretatik gora erabili).

Tratamenduak prestatzeko birringailuan nahastu ohi da kobrea daraman produktua urarekin, ontzietan adieraziak datozen neurrietan. 13-15ºCtik gora ditugunean egin behar dira tratamenduak, eta udaberrian izan ohi denaren antzeko hezetasuna dagoenean ingurugiroan. Horregatik tratamenduak 15 egunean behin egin behar dira, ekainera arte, eta ondoren epe-tarte hori luzatzen joan, eguraldia kontuan izanda. Tratamenduek ahalik eta ondoen estali behar dute landarearen hostotza, tantaka erori gabe, eta neguko tratamenduek ondo busti behar dute zura/egurra.

Partekatu