Baratzezaintza ekologikoa eta iraunkorraren baldintzatako bat bioaniztasuna sustatzea da. Horrexegatik, gure baratzetan jateko barazkiak produzitzeaz gain, beste erabilera askotako landare desberdinak egin ditzakegu. Oraingo honetan, barazkiak ez diren landare jangarriekin gatoz. Zure baratzean landatzeko prest?

Kaputxina, urteroko landarea dugu, lore gorrixka eta horiduna. Bere loreak, bai eta hostoak ere, gure entsaladei zapore pikantea emateko erabil ditzakegu. Bere hostoek biribil-forma oso bitxia dute.

Capuchina

Ilena, landare bizikorra da. Bere loretako petaloek zapore garratza dute eta bere hosto beratzak entsaladan jan daitezke. Gainera, ukenduak egiteko asko erabiltzen den landarea da.

Calendula

Bioleta, neguan loratzen den landarea dugu. Bere loreak postreak edota entsaladak egiteko erabiltzen dira; konfitatu ere egin daitezke.

Violeta

Albaka, urteroko landarea da, sukaldean asko erabiltzen dena pestoa egiteko eta entsaladak zein pizzak usaingozatzeko. Hostoak loratu baino lehen jaso beharko ditugu, ondoren beren usain-gozoa galtzen joango baitira.

Albahaca.

Partekatu