Nekazaritza ekologikoko liburu gehienetan, lur-estalki organikoen onurei buruz hitz egiten da. Lur-estalki organikoa landare artean biluzik dagoen lurra estaltzeko hainbat material organikoren erabileran oinarritzen da: lastoa, belarra, inauste birrinduak...  

Lur-estalki hauek, hainbat funtzio betetzen dituzte:

  • Belar txarren hazkuntza moteltzen dute.
  • Landareen hazkuntza egokia saihesten duen azaleko zarakarra sortzea ekiditen dute.
  • Lurra oraindik hezea dagoenean, zapaltzerakoan, baratzea gutxiago kaltetuko dugu.
  • Gutxiago zikinduko gara.
  • Gure baratzeko hezetasuna mantentzeko lagungarriak dira.

Baina, azken argudio hau arriskutsua izan daiteke atlantiar kliman; izan ere, hezetasun handiko eremuan bizi baikara eta lur-estalki hauek arazoak sor ditzakete. Hezetasun gehiegi metatzen bada, gure landareek onddoek eragindako hainbat gaixotasun garatzeko aukera izango dute, bereziki, tomatea bezalako landareek.

Baratze guztietan ez da emaitza bera ematen, ondorioz, lur-estalki hauen erabilera komenigarria zaigun ala ez, patxadaz aztertu beharko dugu gure baratzeko ezaugarriak ondo behatuz.

Partekatu