Lekadun aihen-luze edo parrako askok (ilarrek, lekek, babarrunek...) eta baita zenbait kuiek eta tomatek ere, eusteko egitura behar izaten dute egoki garatzeko.

Materialik egokiena hurritz adar zupatzaileak dira, baina lizar adarrak, banbu-kanaberak eta hagatxo korrugatuak ere erabiltzen dira. Baratze Parkeetarako esku-hartze egokia izan daiteke hurritzak landatzea. Horrela, etorkizuneko ekoizpenerako hurritz adarrak izango baititugu.

Nolanahi ere, laborantzak zergatik zurkaizten diren azpimarratu behar da:

  • Modu egokian garatzeko eusteko egitura eskaintzen zaielako.
  • Lurra ukitzea eragotzi eta horrela aireztapena gehitzen da gaixotasunak saihesten direlako.
  • Landaketa esparrua murriztu eta azalera garapen bertikalerako aprobetxatzeko.
  • Jorraldia eta uzta-lanak laguntzeko, makurtu beharrik izan gabe.

 

Hainbat teknika daude egiturak egiteko:

ALDERANTZIKATU FORMA DUEN BEHE EGITURA

Egitura hau ezin hobea da ilarrentzat. Haga edo makilak “v” alderantzikatu forma eginez 90 cm bitartean eta metro bateko altueran eta nahi dugun luzaeran jartzen dira. Egitura zurruna osatuko dugu kable bitartez, eta ondoren, oilategietako sarea edo laukidun sarea jarriko dugu (zenbat eta lauki handiagoa izan, orduan eta merkeagoa izango da). Ikusi bideoa

ABANTAILAK: Era honetan ilarrak egituraren barneko aldetik geldituko dira eta txoriak ezin izango dira erraz sartu.

DESABANTAILAK: jartzeko eta desmuntatzeko neketsua izan daiteke.

LABORANTZAK: parra erdiko ilarrak.

“V” FORMA DUEN GOI EGITURA

Egituraren forma aurrekoa bezalakoa da, baina neurri handiagokoa. Garrantzitsua da zurkaitzak lurrean ondo iltzatzea. Horretarako, interesgarria da zurkaitzaren punta alaka formarekin moztea eta altzairuzko palankarekin zuloa egitea. Jarraian, haga edo makilak alderantzikatutako V forman jarriko ditugu 1,80 metrotara (2,5 metroko luzera duten hagak) metro bateko oinarria  eta beraien artean 0.25 metrotara.

ABANTAILAK: Toki haizetsuetan egitura zurrunak sortzeko eta parrako laborantzentzat ezin hobeak dira.

DESABANTAILAK: Landaketaren argitasun falta barneko aldean, eta horren ondorioz, produkzio txikiagoa ematen da. 

LABORANTZAK: lekak eta babarrunak.

EGITURA BERTIKALAK

Sare eta hesola bidez pareta bertikalak egiten dira. Horretarako,  2 metroko altueran ateratzen diren (2,5 metroko hesolak) eta 6 cm ø dituzten hesolak jarriko ditugu, bakoitzaren tartean 3 m utziko ditugularik. Horretarako, alanbre  bidez egitura zurruna osatuko dugu eta hauei nylonezko sarea lotu ahal izango diogu. Ilara bat baino gehiago egin behar badugu, goiko aldea lotzen da beste haga batzuen bitartez, egitura zurrunagoa lortuz.

ABANTAILAK: argiztapen egokia lortzen da bi aldeetatik eta baita uzta onak ere.

DESABANTAILAK: lanerako eta laborantzarako toki gehiago behar da.

LABORANTZAK: babarrunak.

DENDA INDIAR ITXURA DUEN EGITURA

Kasu honetan egiturak lau aldetako piramidea osatzen du; horretarako, lau zurkaitz luze beharko ditugu. Oinarrian 1,5 m duen laukia osatuko dugu eta goiko aldean errafiazko sokarekin lotuko ditugu.

ABANTAILAK: egitura zurruna sortzen denez, egokia da toki txikietarako.

DESABANTAILAK: Barruko aldea ez da ondo argiztatzen.

LABORANTZAK: neurri txikidun kuiak edo kalabazak, lekak, babarrunak...

ZURTOINEN ZURKAIZTEA

1-1,5 metro ateratzen diren zurkaitzak bertikalki  jartzean datza. Horretarako, 1,3-1,8 metro dituzten haga edo makilak erabiliko ditugu. Landatzerako orduan edo ereiten badira, lehen hostoak garatzerakoan jartzen dira.

LABORANTZAK: tomatea, piparra, luzoker edo pepinoa, bruselaza.

Partekatu