Edozein balkoi egokia da barazkiak landatzeko?

Balkoiaren orientazioa garrantzitsua da: eguzkiak jotzen  du balkoian? Egun osoan? Egun erdian? Itzaletan dago gehienetan?

  • Beti itzalean dauden balkoitan apenas barazkirik egiterik dugun; fruitu txikiko zuhaixkak besterik ez: mugurdia, andere-mahatsa, edo ahabia adibidez.
  • Orokorrean:
    • Hosto edo zurtoineko barazkiak: itzal pixkat onartzen dute. Uraza, eskarola, rukula, kanonigoak, zerba, ziazerba, borraja, azak,…
    • Sustraiko barazkiak, eguzki gehiago behar dute:  errefautxoak, arbia, erremolatxa, azenarioa,...
    • Fruituzko barazkiak, eguzki asko behar dute: tomateak, piperrak, alberjinia, kuiatxoak,…
    • Landare usaintsuak eguzki asko behar duten arren, gutxi batzuk erdi itzaletan egin daitezke: perrexila, martorria (cilantro), menda-belarra, garraiska…

Barazki altuak edo igokariak hobe ez jartzea balkoi haizetsutan (ilarra, leka, e.a).

Zein lur erabili behar da balkoian barazkiak egin nahi baditugu?

Lur goxo bat behar da, ondo ongarritua eta ura edukitzeko gaitasuna duena.

  • Norberak prestatu dezake: koko zuntza, perlita, bermikonposta edo zizare humusaz eta bermikulita nahastuz.
  • Substratu komertziala edo lur begetala erabiliz gero, zizare humusa nahastea ere oso gomendagarria da.

Zein lorontzi erabili?

Tokiaren arabera:

  • Toki gutxi badugu: loretarako erabiltzen diren jardinerak eta lorontziak erabili daitezke, zintzilikatuta.
  • Tokia gehiago badugu: lur gainean jarri daitezkeen jardinerak eta lorontziak. Zenbat eta bolumen handiagokoak jarri, orduan eta barazki gehiago jartzea ahal izango dugu.

Hauek dira barazkiek behar duten gutxieneko lorontziak:

Partekatu