Nekazaritza ekologikoarentzat baliabide garrantzitsuena lurra da. Horregatik gu, baratzezaleak garenok, lurra zaintzeko eta babesteko erantzukizuna dugu eta ondorioz,  egoki ongarriztatu eta erabili beharko genituzke lurrak. Ez bakarrik uzta ederrak jaso ahal izateko, etorkizunean beste batzuk ere lur biziez eta osasuntsuez baliatzen jarraitu daitezen.

Abelur-en laguntzarekin parke guztietako lurren analisia egiten du Ekoguneak, bi urtetik behin, eta horien emaitzak eta nekazaritza ekologikoak finkatutako arauak kontutan edukita, Baratze Parke bakoitzari dagozkion lur emankortasuna mantentzeko gomendio teknikoak ezartzen ditu.

Honelaxe, azken lur analisiak egin ondoren, Baratze Parke bakoitzari dagozkion gomendio berriak zintzilikatu dira jada Sareko webgunean. Zure lurra modu egokian nola zaindu dezakezun ikusi eta ikasi nahi duzu?...

Begiratu zure Baratze Parkerako gomendio teknikoak

Partekatu