Hiru Baratze Parkeak izan dira Sareak antolatutako Intsektu Hotelen lehiaketan parte hartu dutenak (5 intsektu hotel edo gehiago aurkeztu dituzten baratzeak) eta hauexek berriz hiru horietako irabazleak: Josu Prado Ikaztegietakoan, Genoveva Sanz Tolosakoan eta Imanol Gabarain Urnietakoan.

Beste baratze batzuetan nahiz eta bost lehiakidera iritsi ez diren, intsektu hotelak ere egin eta jarri dituzte baratzekideek eta beste 2 sari banatu diren guzti hauen artean: Sari bat Irungo Baratze parkera joan da, Tina Pedrochek egindako Hotelera, eta bestea, Ekoguneko Fernando Jauregik egindako hotelarentzako izan da.

Hona hemen baratze desberdinetan ikusitako argazki bilduma:

   

   

   

   

Zorionak irabazleei eta esker beroenak Intsektu Hotelen Lehiaketan parte hartu duzuen kide guztiei!

Partekatu