Udazken negurako intsektuen gordelekua eduki dezaten, zuen Baratze Parkeak Intsektuen Hotelez bete nahi ditugu.

Norberak bere partzelan jarriko duen Intsektuen Hotela egin dezake eta zuen Baratze Parkeko politena bada saria izango du.

BALDINTZAK:

  • Gutxienez 5 pertsonak eman beharko dute izena zuen Baratze Parkean lehiaketa egiteko.
  • Saria: Tolosako “Lurlan Bistrot dendan”, 2 lagunentzako bazkari edo afaria (bertako produktuetan oinarritutako sukaldaritza).
  • Intsektuen hotela polita izatea eta berrerabilitako materialak eta material naturalak erabiltzea baloratuko da (ahalik eta plastiko gutxien erabiliz).
  • Irabazlea, zuen Baratze Parkeko erabiltzaileek aukeratuko duzue boto bidez.
  • Izen-ematea: zuen Baratze Parkeko etxolan dagoen orrian apuntatuz
  • Epeak:
    • Irailak 11, izen-ematea egiteko azken eguna.
    • Irailak 18, egun horretarako intsektuen hotelak eginak eta norberaren partzelan jarriak egon beharko dute (partzelaren zenbakiaren kartel batekin batera).
    • Irailak 19tik 28ra, norberak gustukoen duen intsektuen hotelari botatzeko aukera izango da, etxolan jarrita egongo den boto kutxan.
    • Urriak 1ean, Tolosako Baratze Parkean egingo diren Baratze Parke Sareko Topaketetan banatuko dira sariak.

Animatu zaitez eta parte hartu ezazu!

Entzun lehiaketari buruz Euskadi Irratian Amalia Virtori egindako elkarrizketa:

Lehiaketaren kartela

Partekatu