Arerio berri bat du gaztainondoak (Castanea sativa), lehenaz gain: Dryocosmus koriphilus. Haritzekoak sortzen duenaren tankerako kuku sagarra sortzen duen liztorra, hain zuzen ere.

Negua kimuaren barruan igarotzen dute harrek, udaberrian, hosto berrietan, kozkor gorriztak sortuz. Ekainetik abuztua artean eme helduak sagarretik atera eta arraultzak jartzen dituzte.

Teorian Europa kontinentalean bai, baina Iberiar penintsulan ez dago gaitz hau. Berrogeialdiko gaitza izendatua dago Hego Euskal Herrian; hau da, gaitza agertuz gero bere berri eman behar da.

Gaitza ederki hedatzen ari da, eta gaztainondoaren gaitzik txarrena dela diote.

Argazkiko gaztainondoa Leitzaranen dago eta ikus daitekeen moduan, Dryocosmus koriphilus gaitza du.

Partekatu