Zumaiako Baratze Parkea Keretxudi inguruan dago kokatuta. Bertara oinez erraz iritsi daiteke eta baita bizikletaz ere.

Zumaiako Baratze Parkeak 50 lursail ditu guztira eta lursail bakoitzaren azalera, 50 eta 70 m2-ko bitartekoa da. Baratze Parkean lursail hauek izateaz gain, baratzekideen eskura komunitatean erabiltzeko hainbat baliabide ere badaude, hala nola, uraskak, konpostgunea eta etxola parkearen sarreran kokatua dagoena eta aldagela eta erremintentzako biltegi gisa erabiltzen dena.

Baratze Parkeari izaera soziala emateko helburuz lursail hauen %50a kolektibo zehatzei zuzenduak dira, hala nola, langabezia, desgaitasuna, ama-bakarrak edo/eta DSBE laguntza jasotzen duten herritarrentzako. Gainerako lursailak, izena ematen duten herritarren artean esleitzekoak dira, beren errentaren arabera.

Martxan noiztik
2018/07/09
Arduraduna
Zumaiako Udala: 943 865025
Ustiapen denbora
8 urte
Lursail kopurua
50 (50 m2 eta 70 m2 bitarteko azalerakoak)
Ekipamentuak
Aldagela Aldagelak Biltegia Biltegia
Uraskak Uraskak   Konpostagunea
 Simaur-gunea  

Informazio gehiago eskatzeko

Harremanetan jarri

Nola iritsi

Partekatu