Usurbilgo Baratze Parkea herri gunearen iparraldean dago, Arratzaingo gaina eratu zuen tolesturak  sorturiko magal batean, hegoaldera begira. Eremua Agerreazpiko baserriak lehen baratzerako erabiltzen zuen lur sailean kokatzen da, ondorioz eremuak argiztapen paregabea izateaz gain, lurraren jatorria honelako ekintza baterako egokiena dugu.

Bidegorria pasatzen da Baratze Parkeko albotik eta bizikletak uzteko instalazioa ere badu Baratze Parkeak. Errepidea ere bertaraino iristen da, aparkalekuak atarian daudelarik.

Baratze eremuaren sarreran, etxola dago, aldagelak, komuna eta erremintentzako biltegiarekin. Aterpe eder bat ere badu etxolak eta ondoan iturria ere. Konpostagunea baratzeko beheko aldean kokatuta dago. Partzelak eta uraskak berriz, goi aldeko aldapa suabean banatuta daude.

Martxan noiztik
2013/05/07
Arduraduna
Usurbilgo Udala: 943 371951
Lursail kopurua
57 (60 m2-koa bakoitza)
Ustiapen denbora
5 urte
Ekipamentuak
 
Aldagela Aldagelak BiltegiaBiltegia
Komuna Iturriak Iturriak
Uraskak Uraskak Konpostagunea
 Aparkalekua Bizikleta aparkalekua
 

Informazio gehiago eskatzeko

Harremanetan jarri

Tailerrak eta ekintzak

IRAILA

FURGOBARATZA

Informazio gehiago

URTE OSOA

FURGOBARATZA

Informazio gehiago

Partekatu