Urnietako Baratze Parkea udalerriaren eki-hegoaldean dago kokatuta, herritik oso gertu,  hilerri ondoan. Bertara oinez iritsi daiteke modu errazean, tren geltokitik ere oso hurbil geratzen da; hala eta guztiz, kotxeek ere badute aparkaleku bat parkeko sarreran.

Baratze Parkeko lursailak mendebalderantz begiratze duen magal batean daude, belardi izandako terrenotan, oso toki eguzkitsuan, eta ondorioz, toki paregabea da baratzeko lanetan aritzeko.

Parkearen sarreran dago kokatua etxola, aldagela eta erremintentzako biltegia bezala erabiltzen dena. Aterpe ederra du etxolak, eta albo batean, barazkiak garbitzeko arraska ere badu.

Sarreran ere, simaurra edo kanpotik ekarritako beste ongarria edukitzeko gunea dago, baita behar bereziak duen pertsonarentzako lursaila, 2 jardinera altuetan egokituta. Horiez gain, beste 47 partzela ditu parkeak, 40 m2-koak, eta uraskak eta konpostaguneak horien artean daude banatuta.

Martxan noiztik
2016/06/01
Arduraduna
Urnietako Udala: 943 008 000
Lursail kopurua
47 (40 m2-koa bakoitza) + lursail egokitu bat
Ustiapen denbora
4 urte
Ekipamentuak
Aldagela Biltegia
Simaur-gunea Iturria
Uraskak Atseden-gunea
Konpostaguneak Aparkalekua

Informazio gehiago eskatzeko

Harremanetan jarri

Tailerrak eta ekintzak

IRAILA

FURGOBARATZA

Informazio gehiago

URTE OSOA

FURGOBARATZA

Informazio gehiago

Partekatu