Tolosako Baratze Parkea Iurreamendiko muinoan dago, Tolosako herriaren hegoaldean. Baratze Parke honen berezitasun handiena Iurramendi egoitzaren lorategian kokatuta dagoela da, eremu lau batean. Izan ere, baratzeak sortu zirenetik asko dira baratzean aritzeko bertara hurbiltzen diren herritarrak, egoitzan bizi diren aiton-amonekin espazioa, denbora eta elkarrizketak konpartituz, guztiak ikaragarri aberastuz.

Parkeko etxola erdialdean dago, egoitza-eraikinaren maila berean. Etxolan aldagelak, takilak, erremintentzako biltegia eta iturriak daude, baita aterpe eder bat. Komun lehor bat ere jarri da etxolatik gertu. Parkeko erdialdean ere konpostagunea dago. Uraskak berriz partzelen artean, modu estrategikoan kokatuta daude. Gune berdeak ere baditu parkeak, bertan fruta-arbolak landatu dira. Atseden guneak ere, zuhaizpean batzuk, behar bereziak dituzten pertsonentzako lursail egokituak eta bizikletak aparkatzeko guneak  ere baditu parkeak.

Martxan noiztik
2013/09/11
Arduraduna
Tolosako Udaleko Ingurumen Saila: 943 69 75 00
Lursail kopurua
79 (40 m2-ko 75 eta 81m2-ko 4)
Ustiapen denbora
4 urte
Ekipamenduak
Aldagela Aldagelak ‚Äč Biltegia
 Uraskak  Iturriak
 Atseden-gunea  Konpostagunea
 Komun lehorrak  Frutarbolak
 Aparkalekua  Bizikleten aparkalekua
 Lursail egokituak

Informazio gehiago eskatzeko

Harremanetan jarri

Tailerrak eta ekintzak

UZTAILA

FURGOBARATZA

Informazio gehiago

URTE OSOA

FURGOBARATZA

Informazio gehiago

Partekatu