Lezoko Baratze Parkea herriaren ekialdean dago Olazar errekaren ertzean; kokapen honek egurats berezi bat eskaintzen dio baratza parkeari. Parkeko lurrak jatorriz abeltzaintzarako erabili izan dira eta hau guztia medio eremu paregabea da urte guztian zehar baratzezaintza burutzeko.

Parkearen sarreran etxola kokatzen da eta 64 lursailak era erradialean banatuta daude, aldapa suabe batean. Etxola barrenen aldagela eta erremintentzako biltegia dago, eta aterpean berriz, atseden-gune bat sortu da. Horretaz gain baratza parkean zehar uraska eta konpostaguneak aurkitu daitezke.Baratze Parkearen albo batean anfibioak eta narrastiak sustatzeko  urmaela sortu da, inguruko biodibertsitatea aberastuz

Martxan noiztik
2013/02/05
Arduraduna
Lezoko Udaleko Ingurumen atala: 943 524 650
Lursail kopurua
64 (60 m2-koa bakoitza)
Ustiapen denbora
6 urte
Ekipamentuak
Aldagela Biltegia
Iturriak Uraskak
Atseden-gunea Konpostaguneak

Biodibertsitatea erakartzeko gunea

Informazio gehiago eskatzeko

Harremanetan jarri

Tailerrak eta ekintzak

IRAILA

FURGOBARATZA

Informazio gehiago

URTE OSOA

FURGOBARATZA

Informazio gehiago

Partekatu