Errenteriako Baratze Parkea herri-gunearen hegoaldean kokatuta dago, Arramendi mendixkan, ekialdera begiratzen duen magalean, iraganean baratze moduan erabilitako terrenotan.

Parkeak bi sarbide ditu, biek etxolara bideratzen gaituztenak. Etxolaren goi eta behe aldean, partzelak banatzen dira, 30 eta 60 m2-ko azalerakoak, baita uraskak eta konpostaguneak. 2016ko udatik aurrera intsektu-hotel bat ere badago.

Etxolak aldagela, biltegia eta komunak ditu. Gainera, etxolako argi-indarra eguzki plaka baten bitartez hornitzen da. Etxola ingurua argitzen duen farolak ere sistema fotoboltaiko bat darama. Mendi goitik datozen euri urak ere jaso eta biltzen dira etxola ondoko ur-biltegi batean, lurpean, uraskak hornituz.  Eta azkenez, Arramendi parkeko gailurrean jarritako aerosorgailu batek WIFI estazio baten errepikagailuak behar duen argi-indarra sortzen du.

Irribaratzea, Oarsoaldeko hainbat familiaren artean auzolanean lantzen den baratze ekologikoa

Informazio gehiago: OARSOirriak

Martxan noiztik
2014/07/18
Arduraduna
Errenteriako Udala
Lursail kopurua
77 (30 m2-ko 42 eta 50m2ko 35)
Ustiapen denbora
5 urte
Ekipamentuak
Aldagela Biltegia
Iturriak Komuna
Uraskak Eserlekuak
Konpostagunea Intsektuen hotelak
Energia berriztagarriak Euri uren aprobetxamendua

Informazio gehiago eskatzeko

Harremanetan jarri

Tailerrak eta ekintzak

UZTAILA

FURGOBARATZA

Informazio gehiago

URTE OSOA

FURGOBARATZA

Informazio gehiago

Partekatu