Elgetako Baratze Parkea herri gunetik oso gertu aurkitzen da, landaketetarako oso aproposa den eremu batean; izan ere lehen belardi izaniko partzela da. Lursailak  hego mendebaldera kokatuta daude, guztira 20 dira eta 50 m2-ko hedadura dute. Bertatik, herriaren ikusmira polita bistaratu dezakegu.

Eremuak ohiko antolamendua du: partzelak parkearen bide nagusiaren bi alboetara kokatuta daude eta sarreran erabiltzaileentzako aldagelak eta takilak dituen etxola dago. Bertan ere lanerako erremintak gordetzen dira. Honetaz gain, uraskak eta konpostagunea aurkitu daitezke parkean, baita auzo-hazitegiak.

Tomate tailerra Elgetako Baratze Parkean

Martxan noiztik
2015/06/30
Arduraduna
Elgetako Udala: 943 768 022
Lursail kopurua
20 (50 m2-koa bakoitza)
Ustiapen denbora
5 urte
Ekipamentuak
Aldagela Biltegia
Iturria Uraskak
Konpostagunea Hazitegiak
 

Informazio gehiago eskatzeko

Harremanetan jarri

Partekatu