Kutxa Ekoguneko Baratze Parkea Donostia udalerriko hego-mendebaldean kokatuta dago, Kutxa Ekogunea Parkearen barrenen, finkaren azpialdean.

Ekoguneko Parkea egokitzeko orduan praktika jasangarriak aukeratzen dira, horien bideragarritasuna eta funtzionaltasuna frogatzeko asmoz, parketik kanpoko iniziatibetan ere eredu gisa erabili daitezen. Praktika horien artean, Baratze Parkeko lurrak, betelanetatik zetozenak, Gipuzkoako herritako hondar organikoekin egindako konpostaren laguntzaz hobetu dira, baita simaur eta ongarri berdeari esker. Obra berriak egiterakoan, material edo ekipamendu jasangarriak aukeratu dira: lastoa erakinen isolamendurako, teilatu berdeak eraikinetan,  zoladura berrietan birziklatutako materialak erabili dira. Biodibertsitatea sustatzeko iniziatibak burutu dira, beste onuren artean, baratzetako osasuna mantentzen laguntzen dutenak: gune berdetako kudeaketa jasangarria egiten da, fauna erakartzen duten hesi begetalak landatzen dira, intsektu hotelak, habiak jartzen dira, e.a.

Antolamenduari dagokionez, 30, 60 eta 90 m2-ko partzelak daude, baita behar bereziak dituzten pertsonentzako egokitutako lursailak. Baratze Parkeak aparkalekua du, bizikletak uzteko gunea, uraskak, konpostagune eder bat, atseden-guneak baratze eremu osoan banatuak, haurrentzako jolas tokia, txakurrak uzteko gunea, komunak, negutegitxo bat eta arbak uzteko gune bat ere. Baina Ekoguneko Baratze Parkeari balore gehiena eransten diona Baratza Eskola da, Baratze Parkeko sarreran kokaturiko baratzezaintza ekologikoaren interpretazio-zentroa, gai desberdinetako laguntza zuzena eskaintzen diona baratzekideari (eredu errepikagarriak, teknika desberdinak, jakintza praktikoak, e.a.)

Martxan noiztik
2014/03/21
Arduraduna
Kutxa Ekogunea: 943 552020
Lursail kopurua
154 (30 m2-ko 108 lursail; 60 m2-ko 36; 90 m2-ko 5; lursail egokituak 5)
Ustiapen denbora
4 urte
Ekipamenduak
Aldagelak Biltegia
Simaur-gunea Iturriak
Komunak Uraskak
Atseden-guneak Konpostaguneak
Aparkalekua Bizikleten aparkalekua
Lursail egokituak Negutegia
Arbak uzteko gunea Intsektuen hotelak
Energia berriztagarriak Euri uren aprobetxamendua
Txakurrentzako atsedenlekua  Haurrentzako jolas tokia

Informazio gehiago eskatzeko

Harremanetan jarri

Tailerrak eta ekintzak

IRAILA

FURGOBARATZA

Informazio gehiago

URTE OSOA

FURGOBARATZA

Informazio gehiago

Partekatu