Beasaingo Baratze Parkea udalerriaren mendebaldean dago kokatuta, Gudugarreta auzoko Ubiotz eremuan, Estanda lantegiaren atzealdean. Erreka bazterreko lurrak dira Parkekoak, lur lauak eta gozoak, ondo eguzkituak, baratzezaintzan aritzeko lur aproposak alegia. Horrexegatik, inguruan ere partikularren beste baratzeak topatu daitezke.

Beasaingo Baratze Parkeak 57 partzela ditu, 30 m2-ko azalerakoak. Udalak helburu sozialari garrantzi handia eman nahi izan dionez, 20 partzela gorde ditu Sarea fundaziorako eta beste elkarte eta programentzako. Gainerako 37 partzela berriz herritarren artean zozketatu dira.

Martxan noiztik
2017/10/21
Arduraduna
Beasaingo Udala: 943 028050
Lursail kopurua
57 (30 m2-koak denak)
Ustiapen denbora
4 urte
Ekipamentuak
Aldagela Aldagelak BiltegiaBiltegia
Uraskak Uraskak Iturriak Iturriak
 Konpostagunea  

Informazio gehiago eskatzeko

Harremanetan jarri

Partekatu