Azpeitiko Baratze Parkea bi gunetan banatzen da: Otzakan, lehendik zegoen aisialdi baratze bat Sareko eredura egokitu da eta Izarraitzpen berriz, baratze eremu berri bat sortu da, baratzeen aukera zabalduz. Biak Izarraitzen magalean aurkitzen dira: bata, Otzaka auzoan, herriaren ipar-mendebaldean, eta bestea, Loiolabide hiribide nagusiaren albo batean.

Otzakan, lur eremuen hedadura murriztu egin da 80m2-ra eta lehendik zeuden etxola indibidualak bi baratzekideentzako egokitu dira. Komuna badu Baratze Parkeak, aparkalekua ere eta erabilera amankomuneko azpiegiturak egokitu dira: esertokia, konpostasguneak, auzo-hazitegiak eta arbak uzteko guneak.

Izarraitzpeko baratze eremuak 30m2-ko eta elkarteentzako 60m2-ko lur-sailak ditu, baita irisgarritasun arazoak dituztenentzat 2 lursail egokituak ere. Lursailak ortogono moduan antolatuta daude mendi-magal suabe honetan. Eremuaren berezitasun nabarmenena goialdean dagoen atsedenerako behatokia da. Gainera bidegorria bertaraino iristen da, eta auzo-hazitegiak eta arbak uzteko guneak ere baditu.

 

KOMUNIKABIDEETAN

Martxan jarritako data
2014/09/24
Arduraduna
Azpeitiko Udaleko Ingurumen Saila: 943 157 200
Lursail kopurua
Otzaka: 70 (80 m2-koa bakoitza)
Izarraitzpe: 46 lursail 40 m2-koak, 4 lursail 60 m2-koak eta 2 lursail egokituak.
Ustiapen denbora
4 urte
Ekipamenduak
Otzaka
 Aldagela     ​ Biltegia 
 Uraskak     Iturriak
Eserlekuak    Aparkalekua
 Hazitegia     Konpostagunea
Komunak Simaur-gunea
Arbak uzteko gunea
 
Izarraitzpe
 Aldagela     ​ Biltegia 
 Uraskak     Iturriak
Eserlekuak    Aparkalekua
 Hazitegia     Konpostagunea
Bizikleta aparkalekua    Simaur-gunea
Lursail egokituak    Frutarbolak
Euri-uren aprobetxamendua    Arbak uzteko gunea

Informazio gehiago eskatzeko

Harremanetan jarri

Tailerrak eta ekintzak

IRAILA

FURGOBARATZA

Informazio gehiago

URTE OSOA

FURGOBARATZA

Informazio gehiago

Partekatu