Azkoitiko Baratze Parkea herriaren kanpoaldean kokatua dago, igerileku irekien ondoan. Lehen larre izaniko lekua da, hortaz oso aproposa baratze lanetarako. Guztira 3000 m2 dituen eremua da eta gune altuago batean egonik, Izarraitz mendilerroaren ikusmira paregabea du bertatik.

Partzelak bi multzotan banatuta daude: goikoak eremu lauan daude eta behekoak ekialdera orientatutako aldapan. Ohiko partzelez gain, bi partzela altuak ere egokitu dira behar bereziak dituzten lagunentzako.

Parkearen sarreran erabiltzaileen etxola dago. Eremutik banatuta 4 uraska daude eta hauen alboan konpost guneak ditugu. Auzo-hazitegia eta intsektuak erakartzeko hoteltxok ere jarri dira inguruan.

Martxan jarritako data
2015/06/23
Arduraduna
Azkoitiako Udaleko Ingurumen Saila
Lursail kopurua
70 (40 m2-koa bakoitza)
Ustiapen denbora
4 urte
Ekipamenduak
 Aldagela     ‚Äč Biltegia 
 Uraskak     Iturriak
 Aulkiak     Konpostagunea
Lursail egokituak     Hazitegia
 Intsektu-hotelak

Informazio gehiago eskatzeko

Harremanetan jarri

Tailerrak eta ekintzak

IRAILA

FURGOBARATZA

Informazio gehiago

URTE OSOA

FURGOBARATZA

Informazio gehiago

Partekatu