Anoetako Baratze Parkea Udalerriaren hegoaldean kokatzen da, Galbaio zonaldean, Anoetako Herri ikastolaren ondoan zehazki. Belardi izandako eremua da, beraz leku aproposa da baratze lanetan aritzeko. 40 m2-ko partzelak daude eta parkeak orotara 2000 m2 ditu.

Lur-sailak ekialderantz orientatutako magal batean daude kokatuta, zonalde eguzkitsuan, 4 ilaratan banaturik. Biltegia parkearen sarreran dago eta uraskak partzelan zehar banatuta daude baratzekideen erabilerarako.

Martxan noiztik
2015/06/18
Arduraduna
Anoetako Udala: 943 651200
Lursail kopurua
35 (40 m2-koa bakoitza)
Ustiapen denbora
3 urte
Ekipamendua
 Aldagela     ‚Äč Biltegia 
 Uraskak     Iturriak
 Konpostagunea

Informazio gehiago eskatzeko

Harremanetan jarri

Partekatu